San Bartolometan, kanpandorrerik gabeko kanpaia, kantari Antzuolan

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 25a

San Bartolome egunez bakarrik jotzen diren kanpai-hotsak entzun ziren atzo Antzuolan. San Bartolome ermitarik ez dago, ezta kanpandorrerik baina bai kanpaia, kalebarrenen, erdi erdian, lehengo ermita baten oroigarri. Egunean hiru aldiz jo zuen Migel Jauregik, 9:00etan, 14:00etan eta 20:00etan, 30 urte baino gehiagotan egin duen bezala, urte bten ere ez huts egin barik. Erreleboaren bila dabil dagoeneko.

San Bartolome egunak, antzina bazuen garrantzia antzuolarren egutegian eta gaur egun oroigarria dagoen tokiaren atzean Antzuolako hilerri zaharra eta komentua zeuden.

Ermita bera, orain okindegia dagoen tokian zegoen baina geratzen den bakarra eguaztenean, San Bartolome egunean, jotzen duten kanpaia da. Kanpaia bera 1859koa da. Migel Jauregik 30 urte baino gehiago darama ohitura horrekin, behin ere ez huts egin barik. Ermita bota zutenean zinegotziak eman zion kanpaiaren mihia. Urte guztian zehar, bestela, hutsik egoten da kanpaia. Ermita aspaldi bota bazuten ere, ondo gogoan dauka lehen San Bartolome eguna egun handia zela Antzuolan orduan hasten baitziren herriko jaiak.

XVIII mendeko komentua zegoen Bidebarrieta inguruan eta 1978an bota zuten. Ermitan bazegoen San Bartolomeren irudiarekin eta kontu zaharretan esaten dutenez gurasoek kandelak ipintzen zizkioten irudiari eta hankan min eman haurrek oinez ikas zezatela eskatzeko.

 

Bideoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak