Uztailaren 17an Aspe enpresarekin profesional modura debuta egin eta gero, barikuan herrian jokatuko du Mendizabalek, bere frontoian, bere jendearen aurrean.
Jaialdiko partidu nagusia izango da gainera Mendizabalena. Pascual izango du atzean lagun, eta Haritz Lasa eta Kepa Peñagarikanorekin neurtuko dituzte indarrak.
Aurreko partiduan Apezetxeak eta Arrutik eta Ongayk eta Ladis Galartzak jokatuko dute. Jaialdia 22:15ean hasiko da. Aitor Mendizabalek bi partidu jokatu ditu orain arte profesional modura. Biak irabazi ditu, debutekoa Zarautzen eta joandako domekan Etxebarrin Ladis Galartza lagun zuela Gorka eta Cecilioren kontra, 22 eta 21. Bietan joko ederra egin du gainera antzuolarrak.
Ea errepikatzerik duen egubakoitzean, herrian. Gaur aitortu digu dagoeneko igartzen dituela nerbio batzuk etzikoa dela-eta, berarendako egun berezia izango baita.