Mendizabalek Antzuolan jokatuko du datorren egubakoitzean

Xabier Urtzelai 2011ko uztailaren 24a

Joan den domekan profesionaletan amestutako debuta egin ostean, Antzuolakoak etxean jokatuko du hurrengo partidua, datorren egubakoitzean, hilak 29 (22:15). Aspe enpresa eta Antzuolako Udala adostasunera iritsi dira pilota jaialdia antolatzeko, eta egubakoitz gauean bi pilota partidu izango dira. 

Mendizabalek Iñigo Pascual izango du bikote –jaialdiko bigarren partidua izango da Mendizabalena– eta Aritz Lasaren eta Kepa Peñagarikanoren kontra jokatuko dute.

Pilotalekua bete
Antzuolakoaren debuta ikustera Zarautzera joan ziren herritar mordoa ikusita, zalantzarik ez dago egubakoitz iluntzean sekulako giroa izango dela Antzuolako pilotalekuan, betekada espero da.
Antza, jaialdia bertatik bertara jarraitzeko zenbat ordaindu behar den adierazi aurretik Aspeko antolatzaileek pilotalekuan zenbat leku dagoen ikusi nahi izan dute, eta sarrera barik geratzen direnek ETB1 katean jarraitu beharko dute lehia, zuzenean. Lehenago izango den partidua zehaztu barik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak