Zerbitzu minimoetarako harrera zerbitzua egongo da abuztuan

Usoa Agirre 2011ko uztailaren 22a

Abuztuan jai izango dute udaleko teknikari guztiek eta harrera zerbitzua egongo da martxan zerbitzu minimoetarako: astelehenetik egubakoitzera, 8:00etatik 14:00etara.

Eskolako patio estalia eta pilotalekua zabalik egongo dira abuztu osoan; ez dago ordurik erreserbatu beharrik.

Liburutegia itxita

Liburutegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 31ra bitartean. Udako ordutegia dago orain liburutegian eta irailean ere ordutegi hori izango da irailaren 12ra bitartean; 11:00etatik 14:00etara.

Hondakinen bilketa

Antzuolako jaietako aldaketan ostean, hondakinen bilketa ohiko moduan egingo da datorren astean eta abuztu osoan: 21:00etatik 6:00etara bitartean atera beharko dira hondakinak. Norbaitek zerbait nahi izanez gero udaletxera edo Mankomunitatera deitu beharko du. Emergentzia gunea erabiltzeko baimena eta giltza udaletxean eskatu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak