Jai batzordean ekitaldiz ekitaldi baloratu dituzte jaiak eta arrakastatsutzat jo dituzte honako ekintzak: egueneko kale-afarian eta egubakoitzeko kale-bazkarian uste baino jende gehiago bildu zen; hontzaren jaitsierak jende asko erakarri zuen, adin guztietakoa; egubakoitzean adin ezberdinetarako jolasak egon ziren umeen parkean eta positibotzat jo dute bai ume zein gurasoek; zezentxoetan uste baino jende gehiago egon zen eta hurrengo urterako Zurrategin leku handiagoa emateko asmoa dute; zapatuan ere jende asko bildu zuen Mairuaren Alardeak eta Joselu Anaien erromerian askok jardun zuten dantzan, euria egin arren; domekan ekintza ezberdina izan zen hip-hoparena eta adin guztietako herritarrak bildu zituen; Larrain dantza "inoizko jendetsuena" izan zen.
Txosna batzordeak ere jaien balorazio positiboa egin du egunero jende asko ibili delako bai txosnetan, zein antolatutako ekintzetan.
Litroak eta zikinkeria
Jaietako negatiboena izan dira kalean litroak edateak eragindako zikinkeria, Ibarrondoko atari batean kristalak apurtzea eta eragin handiegirik izan ez zuen borroka bat.
Jai batzordeak eskerrak eman nahi dizkie jaietan modu batera edo bestera parte hartu duten guztiei.