Irailaren 6an kurtso berria
Egubakoitzean bukatuko dute ikasturtea haurreskolan eta abuztuko oporren ostean, irailaren 6an hasiko dute ikasturte berria herriko bi urtera bitarteko umeek.
Irailean hasiko den ikasturte berrirako ez dago momentuz ume gehiagorendako lekurik; 21 plaza daude eta kupoa beteta dago. Hala ere, udalean eta haurreskolan jakin nahi dute kanpoan geratu direnetatik zenbat umek izango luketen haurreskolan sartzeko asmoa ikasturte berrian, hurrengorako zerbait pentsatzeko. Udaletxean eman beharko dute izena haurreskolan sartzeko asmoa dutela azalduz.
Egubakoitzean bukatuko dute ikasturtea haurreskolan eta abuztuko oporren ostean, irailaren 6an hasiko dute ikasturte berria herriko bi urtera bitarteko umeek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.