Datorren denboraldirako futbol talde berria sortuko du AKEk

Usoa Agirre 2011ko uztailaren 19a

Antzuola Kirol Elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen duela bi aste. Aurreko denboraldiaren balantzea egin zuten eta datorren denboraldirako talde berri bat gehiago ateratzeko asmoa azaldu zuten. Tomas Agirre AKEko presidenteak azaldu digunez, erregional preferente taldearekin jarraituko dute datorren denboraldian. Horrez gain, beste hiru talde ere izango dituzte: kadete mailan neska eta mutilen talde bana aterako dituzte; eta infantiletan zortziko futboleko taldearekin jarraituko dute. Bestalde, alebin eta benjamin mailako futbol jokalariekin lanean jarraituko dute.

Hurrengo urterako infantil mailako taldeen arteko txapelketa egiteko asmoa ere azaldu zuten batzar orokorrean. Data zehatzik jarri ez duten arren, Txapelketa Aste Santu ostean egingo dute, maiatza inguruan.

Zuzendaritza berdina

Zuzendaritzari dagokionez, aurreko denboraldiko zuzendaritzako kideek jarraituko dute oraingoan ere. Patxi Godoy falta da, baina Agirrek adierazi digunez gainerako guztiek jarraituko dute lanean denboraldi berrian.
Irailaren 11ko aste bukaeran hasiko du denboraldia futbol talde nagusiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak