Aurreskuan, aurten, Bilduko zinegotzi guztiek egin zuten dantza; EAJko eta PSE-EEkoek ez. Eta haiekin batera, Oinarin taldeko bi dantzarik. Soka-dantza, ohikoa den moduan.
Agurra, mutil bati egin zaio aurten. Ohikoena da bi neskari egitea, ordea, eta aurtengo berritasuna horixe izan da. Alkatearen seme bati egi zioten dantzan, hain justu ere.
Une horretan jende asko batu zen Antzuolako plazan eta animo oihu asko jaso zituzten zinegotziek eta alkateak, kontuan izanda kargua hartu berri, lehen dantza izan zela.
Udalbatzaren aurreskuaren aurretik, umeen ikurrin dantza, eta Antzuolako banderaren eta ikurrinaren jasotzea egin ziren.
Ostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekoek kaleak alaitu zituzten eta herritarrak kantuan jarri zituzten kantu-paperak banatuta.