Domekan egingo du debuta Aitor Mendizabalek

Xabier Urtzelai 2011ko uztailaren 14a

Domeka arratsaldean (17:00) Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan egingo duten jaialdiko lehen partiduak ohi baino giro hobea izango du, Aitor Mendizabalek Antzuolatik joandako herrikideen babesa izango duelako profesional moduan egingo duen debutean. Antzuolakoak Ceciliorekin osatuko du bikotea, eta Jaunarena eta Arruti izango dituzte aurrean.

Jaialdiko beste bi partiduei dagokienez, Aritz Lasak eta Peñagarikanok Idoateren eta Laskurainen kontra jokatuko dute. Eta, Ongayk eta Larrinagak Gorkaren eta Ladis Galartzaren kontra.

Partiduko sarrerak, hemen.

Antzuolako jaietan pilota partiduak

Egubakoitzerako, berriz, Antzuolako jaien barruan pilota jaialdia antolatu dute. 19:30ean hasita eskuz binako bi partidu jokatuko dituzte:

1. Partidua:   4 ½  barruan

GARRALDA    Vs.    ECTXEBERRY

 2. Partidua:   Eskuz binaka

LARRAÑAGA  –  IRURETA    Vs.    AIZPIRI  -  LANDABURU

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak