Batzorde informatzaile berria egongo da, parte-hartzearena

Usoa Agirre 2011ko uztailaren 6a

Atzo, martitzena, egin zen agintaldiko lehen osoko bilkura. Bertan erabaki zuten, besteak beste, osoko bilkurak bi hilean behin egitea, hileko lehen martitzenean, 18:00etan. Batzorde informatzaile berria izango du oraingo agintaldiak: parte-hartzea. Herritarrekin lan egiteko batzordea izan nahi du horrek; erabakiak ere hartuko dira bertan, gaiaren arabera. Batzorde informatzaileak horrela geratu dira osatuta:

Ogasuna eta pertsonala

Batzordeburu: Mikel Jauregi

  • Kideak: Inmaculada Beristain, Mª Eugenia Arrizabalaga
  • Teknikariak: Ana Belen Hidalgo eta Mikel Gotzon Larrea

Hirigintza eta zerbitzuak

Batzordeburu: Iñaki Yarza

  • Kideak: Mª Eugenia Arrizabalaga, Eliseo Garcia, Carlos Urrestarazu, Inmaculada Beristain
  • Teknikaria: Valen Moñux

Kultura

Batzordeburu: Maddi Elorza

  • Kideak: Mikel Lete
  • Teknikaria: Jone Larrañaga

Kirola

Batzordeburu: Aritz Saidi

  • Kideak: Mikel Lete
  • Teknikaria: Jone Larrañaga

Hezkuntza

Batzordeburu: Inmaculada Beristain

  • Kideak: Mª Eugenia Arrizabalaga
  • Teknikaria: Jone Larrañaga

Gazteria

Batzordeburu: Aritz Saidi

  • Kideak: Mikel Lete

Euskara

Batzordeburu: Inmaculada Beristain

  • Kideak: Mª Eugenia Arrizabalaga
  • Teknikaria: Lierni Legorburu

Osasuna eta gizarte-ongizatea

Batzordeburu: Nagore Dos Santos

  • Kideak: Mikel Lete, Eliseo Garcia, Carlos Urrestarazu
  • Teknikaria: Karmele Korta

Nekazaritza eta ingurugiroa

Batzordeburu: Santi Etxezarreta

  • Kideak: Iñaki Yarza, Mikel Lete
  • Teknikaria: Marijo Garitano

Parte-hartzea

Kideak: Inmaculada Beristain, Iñaki Yarza, Mikel Jauregi, Maddi Elorza, Mikel Lete

Alkatearen dedikazioa eta soldata

Osokoan onartu zutenez, alkateak 8 orduko lan-jarduna izango du egunero eta 1.300 euro neto kobratuko ditu.

Puntu honetan, EAJko Mª Eugenia Arrizabalagak galdetu zuen ea zergatik kobratu behar zuen oraingo alkateak aurrekoak baino gutxiago. Inma Beristainek erantzun zuen taldean hartu dituzten irizpideen arabera finkatu duela soldata hori eta "nahikoa duela". Gaineratu zuen, gutxiago kobratu arren ez diola gutxiago dedikatuko herriari.

Bi lanpostu berri

Bestalde, udalean bi lanpostu berri sortzea ere erabaki zuten. 2007ko apirilean obra buruak istripua izan zuen eta ordutik hutsik egon da postu hori. Bestetik, 2008an obra eta zerbitzuetako peoia hil egin zen eta postu hori ere hutsik dago harrezkeroztik. Hala, hirigintzatik proposatu dute langileen profila aldatzea: 2 langileen jerarkiak berdintsuak izango dira, baina bati elektrizitatean aditu izatea eskatuko zaio.

Hala, udaleko plantila organikoan eta lanpostuen zerrendan aldaketak egin beharko dira. Aldaketa horiek GAOn argitaratu beharko dira eta behin onartuta, lehiaketa publikoa deituko dute.

Puntu hau bozkatzerakoan PSE-EEko Carlos Urrestarazu abstenitu egin zen, bere ustez ez zuelako aurretik informazioa ondo jaso; dokumentuak euskaraz bakarrik bidali zizkiotelako. Dokumentazioa gaztelaniaz nola helarazi aztertuko dutela esan zuten udal gobernukoek.

Jaien aurrekontua

Azkenik, jaien ohiko programa eta logistikarako aurrekontua onartu zen: 44.000 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak