Agintaldiko lehen osoko bilkura martitzenean

Usoa Agirre 2011ko uztailaren 4a

Bihar, martitzena, osoko bilkura egingo da 18:00etan, udaletxean. Besteak beste, Tokiko Gobernu Batzordea eta Batzorde informatzaileak eratuko dituzte. Hemen duzue gai-zerrenda:

  1. Aurreko akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
  2. Udalbatzarraren bilkuren tartekatze epea finkatzea.
  3. Tokiko Gobernu Batzordea sortzeari buruzko erabakia.
  4. Batzorde informatzaile iraunkorrak eratu eta osatzea.
  5. Udalbatzarraren aginpekoak diren elkarteetan parte hartzeko Udalbatzaren ordezkariak izendatzea.
  6. Alkateordeen izendapena jasotzen duen Alkatetzaren Dekretuaren berri ematea.
  7. Alkatearen dedikazioaren inguruan erabakia hartzea.
  8. Berdeguneen mantenurako kontratua. Behin-behineko esleipen proposamena.
  9. Plantilla organikoan eta lanpostuen zerrendan aldaketak ezartzeko proposamena. Hasierako onespena.
  10. Antzuolako jaien aurrekontua onartzeko proposamena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak