Jaietako herri-afarirako txartelak salgai daude

Usoa Agirre 2011ko ekainaren 28a

Uztailaren 16an, zapatua, herriko jaietan txosnetan egingo den afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Arin, Mox eta Larrea tabernetan.

Txartelek 15 euro balio dute eta erosteko azken eguna uztailaren 10a izango da. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, egun horretatik aurrera ez da txartelik salduko.

Menua

Hau izango da afariko menua: pasta entsalada, karrillerak, etxeko flana, kafea eta kopa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak