Iaz, Espainian, Huesca aldean ibili ziren (Canfranc, Candanchu, La Moleta...) eta aurten Frantziara egingo dute irteera, Cauterets ingurura. Lehenengo egunean, zapatuan, Petit Vignemale (3.032m) mendia igoko dute eta Baysslanceko aterpean pasako dute gaua. Hurrengo egunean, domekan, beste 3.000 metroko mendi bat igo edo Gavarnie aldetik itzuli bat egingo dute.
Irteerara joateko izen-ematea ekainaren 22an eta 29an egin ahal izango da, datozen bi eguaztenetan. Egun horietan 19:15etik 20:00etara egongo dira Arrolako kideak Olaranen duten lokalean. Aterpea eta autobusa ordaindu beharko dira; aurrerago esango dute zenbat den.