Kalebarrengo jaiak iragartzeko spota

Usoa Agirre 2011ko ekainaren 21a

Kalebarrengo iturria, sagarra, tanborrak, letxuga, astoa, trikitixa eta herritarrak. Horiexek Kalebarren jaietako iragarkiko protagonistak. Aste bukaera honetan ospatuko dira jaiak. Haurren danborradarekin hasiko dira jaiak egubakoitzean eta asto karrerarekin amaituko dira domekan. Hemen duzue egitarau osoa:

Ekainak 24, egubakoitza

19:00 Jaien hasiera txeplero eta haurren danborradarekin.

22:30 Miren, Agur eta Gorkarekin erromeria.

03:00 Bi hankako asto karrera.

Ekainak 25, zapatua

11:00 Plastilina lehiaketa.

13:00 Pintxo poteoa trikitilariekin Gorosti, Arin eta Larrea tabernetan.

16:30 Mus txapelketa.

19:00 Buruhandiak.

20:00 Arbola jasotzea.

21:30 Auzo afaria.

22:30 Gozo-gozo taldearekin erromeria.

24:00 Sagar dantza eta sua. Ondoren erromeriak jarraituko du.

04:00 Piropo eta antipiropo lehiaketa.

Ekainak 26, domeka

10:00 Txistulariekin goizeresia.

18:00 Oilaskoetxea kale antzerkia Zurrategin.

Ondoren asto karrera egongo da, jaiei amaiera emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak