Lehenengo hitzordua uztailaren 14an jarri da. Egun horretan, udalbatza berriak dantza egin eta gero, Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak girotuko ditu kaleak. Ondoren, herriko plazan mahaiak eta jarlekuak ipiniko dira eta nahi duenak bertan afaltzeko aukera edukiko du. "Herritarrak jatekoa eta edatekoa baino ez du eraman beharko". Mahaiak ere ez dira aldez aurretik erreserbatu beharko. Ostean Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak girotuko du kantu saioa, plazan bertan.
Uztailaren 15ean ere jaiak aurrera jarraituko du. Eta gastronomia lehiaketa egin eta gero, Kalebarrengo arkupetan, mahaiak eta jarlekuak egongo dira, nahi duenak bertan jateko. Kasu honetan, mahaiak erreserbatu ahalko dira eta horretarako, udaletxera jo beharko dute edo bestela hemen klikatu.