Jaietako egubakoitzean kalean bazkaltzeko mahaien erreserba

Usoa Agirre 2011ko ekainaren 15a

Jaietako egubakoitzean, gastronomia lehiaketaren ondoren, Kalebarrengo arkupetan mahaiak eta jarlekuak egongo dira, nahi duenak bertan bazkaldu dezan. Norberak jatekoa eta edatekoa baino ez du eroan behar. Mahaiak erreserbatu nahi dituenak izena eman beharko du, zenbat lagunentzako tokia behar duen gaineratuz.

Uztailaren 11rako eman beharko da izena udaletxean edo hemen klikatuz.

Eguenean, kantu-afaria

Jaietako eguenean, udalbatza berriak dantza egin ondoren, Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak girotuko ditu kaleak. Ondoren, herriko plazan mahaiak eta jarlekuak egongo dira, eta nahi duenak bertan izango du afaltzeko aukera. Norberak jatekoa eta edatekoa baino ez du eroan behar izango. Ez dago mahaiak erreserbatu beharrik.

Afal ostean berriz ere Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak girotuta, kantu saioa izango da plazan.

Ondoren, gauerdian, hontzaren jaitsiera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak