Arrola mendi taldeak irteera egingo du asteburuon

Asier Alkorta 2011ko ekainaren 14a

Arrola mendi taldeak irteera bi antolatu ditu. Lehenengo hitzordua asteburu honetan da: Antzuolako biraren bigarren etapa. Hurrengo irteera uztailaren 9an egingo da, Pirineotara. Azken irteera horretan parte hartzeko ekainaren 22an eta 29an izena eman beharko da.

Ekainaren 19an izango da lehenengo ekintza. 09:00etan jarri da irteera ordua, Olaranen. Ekintzan parte hartzeko ez dago aurrez izena eman behar. Ibilbidea ondokoa da: Antzuola, Aizti, Lapurzubi, GAlartza, Ugarrixa, Aizpekar, Arrasate, Baserria, Santikurutz, Uzarraga, Azkarate, Jauregi eta Antzuola.

Uztaileko bigarren asteburuan ostera, Pirineotara irteera egingo dute. Ekintza horretan parte hartzeko ekainaren 22an eta 29an izena eman beharko da, 19:15etik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak