Inma Beristain da Antzuolako alkate berria

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko eka. 11a, 15:25

Osatu dute Udalbatza Antzuolan. Ezusteko barik joan da dena, eta uste bezala Inma Beristain izendatu dute Antzuolako alkate. Zortzi aldeko boto izan ditu Beristainek; EAJko hautagai Maria Eugenia Arrizabalagak bi boto izan ditu eta PSE-EEko Carlos Urrestarazuk bakarra.

Zinegotzi kredentzialak eta ondasun eta bateraezin dokumentuak aurkeztu behar izan dituzte lehenengo zinegotziek. Ondoren adinekoen mahaia osatu dute: zinegotzi nagusiena Eliseo Gartzia, eta zinegotzi gazteena den Maddi Elortzak osatu dute mahaia.

Botoa ematerakoan akatsa

Behin hori eginda, bozketa egin dute. Alderdi bakoitzak zeukan zinegotzi kopurua kontuan hartuta ezustekorik ezin zitekeen egon; hala ere, eguneko anekdota Eliseo Gartziak izan du. Maria Eugeniari botoa eman beharrean Maria Inmaculadari eman dio. Hala, emaitzak geratu dira: Inma Beristarinek 8 boto; Maria Eugenia Arrizabalagak bi boto; eta, Carlos Urrestarazuk boto bakarra.

Osoko bilkura bete egin da

Aurreko udalbatzako hainbat zinegotzi egon dira gaur Udaleko osoko bilkuran. Horiez gain, zinegotzi eta alkate berrien lagunak eta familia artekoak ere egon dira gaurko ekitaldian. Txalo zaparrada batekin hartu duten denek alkate berria. Era berean, EAJko Maria Eugenia Arrizabalagak eta PSE-EEko Carlos Urrestarazuk hitza hartu dutenean han bildutakoen txaloak jaso dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak