Gasik gabe geratu zen herria atzo, hodi bat apurtu zelako

Usoa Agirre 2011ko ekainaren 2a

Gas-hodia puskatu zuten atzo Kalegoi 22an egiten ari diren lanen atzealdean. Ihesaren berri izan bezain laster itxi zituzten herriko gas-giltza guztiak. 17:00etan izan zen matxura eta 17:45erako konpondu zuten. Hala ere, guztia ondo zegoela egiaztatu arte zenbait ordu pasa ziren eta iluntzean itzuli zen gasa etxe denetara.

Valen Moñux aparejadoreak esan digunez normalean baino ikusgarriagoa izan zen suhiltzaileak eta ertzainak etorri zirelako, baina normalean "herriko medioekin" konpontzen direla horrelakoak azaldu digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak