Ibilgailuen Zerga ordaintzeko epea bihar, martitzena, bukatzen da

Usoa Agirre 2011ko maiatzaren 30a

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko epea maiatzaren 31n, martitzena, bukatzen da. Martxoaren 3an argitaratu zen zergaren errolda eta erreklamazioetarako epea bukatu ostean, apirilaren 1a ezkero dago zabalik Ibilgailuen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea.

Ordainagiri helbideratuen kasuan izan ezik, Udal Zergabilketa Bulegoan egin beharko da zergaren ordainketa. Epe barruan egin ezean, prozedura exekutiboaren bidez eskatuko da eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko zaizkio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak