Udaletxean eros daitezke Bergaran ospatuko den UEMA eguneko herri-bazkarirako txartelak

Usoa Agirre 2011ko mai. 25a, 19:47

UEMA eguna Bergaran izango da aurten. 2011n 20 urte bete ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta honako leloarekin ospatuko du urteurren hori ekainaren 4an: ...gure hizkuntzak har dezan arnas. Egun guztian zehar egongo dira ekintzak eta herri-bazkaria ere egingo da. Antzuolako udaletxean eros daitezke bazkarirako txartelak: 18 euro nagusiena (12 urtez gorakoena) eta 12 euro umeena (12 urte edo gutxiagokoena).

Egitaraua

  • 10:30 Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. LUMAren laguntzaz.
  • 11:00 Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.
  • 12:30 Ekitaldi instituzionala, UEMAko lehendakariaren agurra, San Martin plazan.
  • 12:30 Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.
  • 13:00 Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.
  • 14:30 Herri-bazkaria, bazkalostean kantu-animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San Martin plazan.
  • 15:30 Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.
  • 16:30 Umeentzako jokoak: puzgarriak...
  • 18:00 Dantzaldia.
  • 11:00 Kontzertua, gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak