2013. urteko azarorako egongo da errepide berria eginda. Errepideko puntu beltzak ezabatze aldera, Deskargako portua azpitik pasatuko du, 680 metroko luzera duen tunelari esker. Errepidea Beasain-Durango autobiaren parte izango da. Erabiltzaileek errepide tarte berria ordaindu egin beharko dutela esan du Gonzalezek. Peajea Urretxu eta tunel berriaren artean ezarriko da.
Behin errepide berria eraikita, orain arte existitzen den bideak bertan jarraituko du eta doakoa izango da. Beraz, gidariek aukera edukiko dute ordaindu behar den bide berria hartzeko edo ez.