Ardiak euripean, San Isidrotan

Irati Goitia 2011ko maiatzaren 14a

San Isidro egunaren ospakizunetan dabiltza gaur, zapatua, Antzuolan. Tamalez, eguraldia ez dute lagun eta jendea aterkia eta zirak aldean zituela irten da kalera goizean. Artisau postuak izan dira eskolako jolastokian eta abereak herriko plazan, besteak beste.

Gaur da egun handia; nahiz eta, atzotik dabiltzan jai giroan Antzuolan, bertso saioa izan zen-eta. Gaur goizean, bestalde, azoka egin da: ganadua, herriko artisauak eta beste hainbat salmenta postu izan dira. Kukumarro erakusketa jarri dute plazan eta Antzuola eta antzuolarrak Argazki Lehiaketako sariak ere banatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak