Lizarragatik Galartza auzora ura eramateko proiektua idatziko dute

Usoa Agirre 2011ko maiatzaren 14a

Joan den eguazteneko osoko bilkuran aho batez onartu zuten Laskurain Handi baserritik Galartza eta Uzarragako baserrietara ura eramateko saneamendu eta horniketarako proiektua idaztea. Ingeniería 21 izeneko enpresak idatziko du proiektua, 12.000 euroko aurrekontuarekin.

Lanak egiteko 25.000 euroko diru-laguntza jaso du Udalak Debagaraiatik; urriaren 21erako egin beharko dira lanak diru-laguntza hori jaso ahal izateko.

400 kv-ko lerro elektrikoa

Gueñes-Itxaso 400 kv-ko lerro elektrikoak Antzuolan izango duen eragina izan zen bilkuran eztabaidatu zuten beste gaietako bat. Hirigintza eta Zerbitzuen batzorde informatzaileak egindako erabaki-proposamenaren arabera, lineak eragin handiena izango du babes eta zaintza bereziko N1 eremuan. Linearen 600 metro babes bereziko eremu horren gainean doaz. Proiektuari alegazioak aurkeztea onartu zuten aldeko 7 boto (udal gobernua, Aralar-Zutik-EB eta PSE-EE) eta 3 abstentziorekin (EAJ).
Legealdia bukatzen ari denez, herriko bandera eta herri gutuna emango zaie zinegotziei, bilkuran aho batez onartu ondoren. Hurrengo ohiko osoko bilkura ekainaren 8an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak