Debarroko Txapelketako finalak zapatuan Antzuolan

Xabier Urtzelai 2011ko maiatzaren 13a

Bihar, zapatua, jokatuko dituzte Debarro Txapelketako finalak, Antzuolako pilotalekuan (16:30); azpimarratzekoa da Bergarako pilotariek erakutsi duten maila, kategoria guztietan ordezkariak dituzte-eta finalean.

Kadete mailan Elgoibarko eta Bergarako pilotariak iritsi dira finalera, eta euren arteko norgehiagokarekin hasiko dute pilota jaialdia. Lagunak-Elgoibar taldeko ordezkariak izango dira Garate eta Kortabarria; eta, Bergarako Gabilondo eta Diez izango dituzte aurrean.

Gazte mailan, berdin
Gazte mailan ere herri bereko ordezkariak iritsi dira azken txanpara, Bergara eta Elgoibar. Hala, Gallastegik eta Rezustak Iriondo eta Txurruka izango dituzte aurrean.
Eta arratsaldeko azken norgehiagokan, seniorretan, Antzuolak bikote indartsua izango du: Mendizabal –GRAVN irabazi berri du– eta Irureta. Bergarako Mugurutzak eta Jauregik izango dute Ozkarbiko pilotariak geratzeko ardura.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak