Bertso jaialdia gaur; San Isidroko azoka eta festa bihar

Usoa Agirre 2011ko maiatzaren 13a

San Isidro egunaren ospakizuna izango bihar, zapatua, herrian. Hala ere, bezperan hasiko da astebururako antolatutako programa, bertso jaialdiarekin. Julio Soto, Iker Zubeldia, Jone Uria, Miren Amuriza eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien saioa izango da gaur, 22:00etan, Torresoroan.

Azoka, bazkaria eta festa

Zapatuan izango da egun handia.

  • 9:00etatik 14:00etara bitartean, urteroko azoka egingo da: ganadua, herriko artisauak eta beste hainbat salmenta postu izango dira bertan.
  • 11:00etan Kukumarro erakusketa jarriko da plazako iturriaren inguruan eta salda eskainiko dute Trekutz elkartean.
  • 12:00etan, txistulari eta trikitilariek kalejira egingo dute eta Antzuola eta antzuolarrak Argazki Lehiaketako sariak banatuko dira Olaranen.
  • Kale-bazkaria egingo da eguerdian Kalebarrengo arkupetan.
  • Arratsaldean, berriz, pilota partiduak izango dira pilotalekuan: Debarroko txapelketako finalak.
  • Festarekin bukatzeko, erromeria Trikiziorekin iluntze eta gauean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak