Saritu duten kanpaina honen helburua da uraren kontsumo arduratsuaren inguruan hiritargoa sentsibilizatzea. Kanpaina hau Gipuzkoako tokian tokiko hedabideetan argitaratu zen. Orain, kausa sozialetan eginiko lanari esker jaso du nazioarteko Grafika onenaren saria Bartzelonako Publifestivalen.
Publizitatearen nazioarteko jaialdi handia da Publifestival. Bertan, komunikazioaren alorreko enpresa eta profesionalak elkartzen dira, guztiak ere helburu komun batekin: publizitate edo marketin soziala.
Massana eskolan
Andoni Larrañaga diseinatzaile grafikoa da. Bartzelonako Massana eskola ospetsuan ikasitakoa. Ibilbide profesionala Kataluniako hiriburuan ekin zuen, hainbat komunikazio eta publizitate agentziatan lan eginez, bere jaioterrira, Antzuolara, bueltatzea erabaki zuen arte. 1999an, bakarkako ibilbide profesionalari ekin zion, enpresa berria sortuz Arrasaten. Ulma talderako edota roskirendako liburu, foileto edota memoriak egin zituen. 2004an Adaki enpresa sortu zuen Tomas Mendizabal tolosarrarekin batera.