Ibilaldiak eta bide-konponketa, Arrolaren hurrengo ekintzak

Usoa Agirre 2011ko maiatzaren 11

Arrola mendizale taldeak zenbait ekintza antolatu ditu datozen egunetarako. Domekan, maiatzak 15, egun osoko mendi zeharkaldia egingo dute Lizarragatik San Donatora (Euskal Herriaren erdia ikusiaz) eta Unanuen bukatuko dute; nagusiendako moduko ibilaldia da. Olaran aurretik irtengo dira goizeko 8:00etan.

Hurrengo aste bukaerara begira, berriz, beste bi ekintza antolatu dituzte: bide-garbiketa eta konponketa, eta ibilaldia. Antzuolako biraren lehen etapa egingo da domekan, maiatzak 22; egun erdiko irteera izango da. Oñati bidetik Korosora igo eta handik Landarraitz, Azalditta, Trukarri, Mixo eta Ariztitik Antzuolara iritsiko dira. Irteera 9:00etan izango da Olaran parean; ez dago izena eman beharrik.

Bidea garbitzen

Zapatuan, maiatzak 21, Oñati bidea konpontzera joateko deialdia egin dute. Izena eman daiteke 635 20 58 41 (Iker) telefonora deituta edo maiatzaren 18an Olaranen, 19:00etatik 20:00etara. Hala ere, izena eman barik ere ager daiteke, 8:00etan, Goizper parean. Joan den zapatuan, zenbait herritar Azkaratetik Uzarragarako bidea garbitzen izan ziren, auzolanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak