Euskal Telebistak eta Elhuyar Fundazioak ekoizten duten Teknopolis saioan emandako Bizitza laborategian ernaltzen denean dokumentala da saritu dutena. Nagore Rementeria, Alaitz Otxoa de Eribe eta Beñar Kortabarria kazetariek landu zuten erreportajea. 3.000 euroko saria jaso zuten atzo. Besteak beste, gaia egun-egunekoa izatea, erreportajeak eskaintzen duen dokumentazioa eta dibulgazio izaera eta argitasuna izan ditu kontuan epaimahaiak.
Saioa iazko martxoan eman zen ETBn eta sasoi hartan Maider Egues mondragoetarra zen aurkezlea.
Beñardo Kortabarriak eta bere lankideek atzo jaso zuten saria Madrilen, Cristina Garmendia Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministroaren eskutik.
Teknolopis saiokoa iza da sari nagusia, baina 1.000 euroko beste hiru sari banatu dituzte eta horiek izan dira Expansión, Cinco Días eta Público egunkarietan argitaratutako erreportajeendako.