Basherri kontsumo taldearen aurkezpena

Usoa Agirre 2011ko maiatzaren 10a

Datorren eguenean, udalak antolatuta, hitzaldia eskainiko dute EHNEko Pedro Alberdik eta Biolurreko Adrian Sanchezek, Basherri kontsumo taldeak zer diren azaltzeko eta herrian horrelako talde bat sortzeko asmoz. Hitzaldia eguenean, maiatzak 12, izango da, 18:30ean, Olaranen.

Basherri egitasmoa Gipuzkoan sortu den ekimena da beste era batera kontsumitzeko. Barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako taldeak sortzen ari dira herriz herri; kontsumitzaileak herriko baserritarrekin harremanetan jartzea da helburua. "Gaur egungo elikagaien jatorriaz kezkatuta eta Euskal Herriko nekazaritzaren egoera kontuan izanda, kontsumitzeko beste aukera bat" proposatuko dute hizlariek. 

Egitasmora biltzeko sortzen ari dira taldeak beste zenbait herritan ere, Bergaran, Aretxabaletan, Oñatin, Arrasaten eta Urretxun, adibidez. Orain Antzuolan kontsumo taldea sortzeko nahia azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak