Liburuaren aurkezpena gaur, egubakoitza, egingo dute 14:30ean Baionako Elkarren eta 19:30ean, berriz, Antzuolako Olaranen.
Senidetzearen historia biltzen duen liburua udaletxean eta liburutegian egongo da salgai, 5 euroren truke.

Antzuolako eta Aiherrako udalek, elkarlanean, Antzuola eta Aiherra, mugak zubi izeneko liburua kaleratu dute. Bi herrien arteko harremana laburbiltzen du liburuak: hasierako hartu-emanen eta geroagokoen testigu izan direnei egindako elkarrizketak biltzen ditu; baita urte hauetan guztietan ateratako argazki-bilduma ederra ere, 1984tik gaurdaino. 2009an eta 2010ean egin ziren 25. urteurreneko ekitaldien harira sortu zen liburua egiteko ideia.
Liburuaren aurkezpena gaur, egubakoitza, egingo dute 14:30ean Baionako Elkarren eta 19:30ean, berriz, Antzuolako Olaranen.
Senidetzearen historia biltzen duen liburua udaletxean eta liburutegian egongo da salgai, 5 euroren truke.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.