Kale-bazkaria Kalebarrengo arkupeetan egingo da; han jarriko dira mahaiak, eta norberak jatekoa eta edatekoa eraman beharko ditu. Mahaia erreserbatzeko izena eman behar da udaletxean maiatzaren 11rako, 10 euroko fidantza ordainduz. Kukumarro lehiaketan parte hartzeko ere izena eman behar da; maiatzaren 12a da azken eguna.