Zapatuan, maiatzak 7, argazki erraldoia ateratzeko dei egin dute Antzuolako Bilduko hautagaiek. 13:00etan elkartuko dira herriko plazan. Herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte irudia osatzeko: "Ilusioz eta itxaropenezko garaiak bizi ditugu Euskal Herrian, aldaketarako aukerak geure esku dauden honetan Antzuolan ere abertzale eta ezkertiarron indarren bilgunea izan nahi duen Bilduren irudia osatu nahi dugu".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.