Azkaratetik Uzarragarako bidea garbituko dute, auzolanean

Usoa Agirre 2011ko maiatzaren 3a

Arrola mendi elkarteak eta Antzuolako Udalak datorren zapatuan, maiatzak 7, auzolanean mendiko bide tarte bat konpontzeko deia egin dute. Azkarate baserritik Uzarragara bitarteko bidean bazterrak garbitu eta bidea berdintzea izango da eginkizuna; hamarretakoa izango da joaten direnendako.

Elkartzeko ordua 9:15ean San Joxepeko aparkalekuan edo, bestela, Uzarragan bertan 9:30ean.

Antolatzaileek parte hartzeko gonbidapena egin dute: "Hainbat bidezidor denok erabiltzen ditugu eta orain arte auzotarrak garbitu izan dituzte, baina denon artean egitea samurragoa izango denez, animatu eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak