Haitin eta Pakistanen bizi den egoeraren berri emango dute eta bertan inguruko GKEak zer egiten ari diren azalduko dute.
2010eko martxoan Anelkarrek 3.000 euro batu zituen zenbait ekintzaren bidez (Santa Ageda, afari Solidarioa, eta hainbat borondatezko laguntzarekin) Haitira bidaltzeko. Batutako diru hori Leire Atxegari eman zitzaion (Elizbarrutietako misiotako kidea). Leire hilabetez egon zen Haitin eta orain bertako egoera azalduko digu.
Bestalde, Pakistango egoeraren berri emango dute: 2010eko udako uholdeen ondorengo egoera eta orain Felix Baltistan fundazioko kideak zer egiten diharduten.