GBB: "Gure eginbeharra da antzuolar guztiei aukera ematea EAJ-PNVren hautagai zerrenda bozkatzeko"

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 21a

Antzuolan EAJ-PNVk aurkeztutako zerrenda dela-eta, GBBk adierazi du joan den hilabete eta erdian "lan eta lan aritu dela", beste herrietan bezala, "alderdikide antzuolarrekin bertako herritarrek osatutako hautagai zerrenda aurkezteko" Udal hauteskundeetan.

Antzuolan EAJ-PNVk aurkeztutako zerrenda dela-eta, GBBk adierazi du joan den hilabete eta erdian "lan eta lan aritu dela", beste herrietan bezala, "alderdikide antzuolarrekin bertako herritarrek osatutako hautagai zerrenda aurkezteko" Udal hauteskundeetan.

"Guztiok, Antzuolako alderdikideek nahiz GBBk, ahalegin handia egin dugu helburu hori lortzeko, baina, hala ere, asmoa ez da zertu" dio Gipuzko Buru Batzarrak. Izan ere, Antzuolako EAJk erabaki zuen zerrendarik ez aurkeztea hautagaien zerrenda osatzeko zailtasun handiak izan dituelako. Baina GBBk, Antzuolatik kanpoko jendez osatutako zerrenda aurkeztea erabaki du, EAJ Udal hauteskundeetan Antzuolan egongo dela bermatzeko.

Antzuolar guztiei aukera eman

"Ulertzen samurra denez", dio EAJren Gipuzkoako organo gorenak, "GBBren eginbeharra da antzuolar guztiei aukera eta ahalbidea ematea EAJ-PNVren hautagai zerrenda bozkatzeko, Antzuolako hautesleen artean, %30ekoa izan daitekeena".

"Gure betebeharra da Bildu, PP edo PSOEren aldean, beste aukera bat eskaintzea antzuolarrei" dio GBBk aditzera emandako oharrak. Horregatik eratu dute zerrenda bat, "esperientzia daukan gizon-emakumez osatua, Antzuolak aurrera egin dezan lan egiteko prest daudenak, herrian bizikidetza baketsua eta errespetuzkoa eraikitzen saiatuko direnak eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea defendituko dutenak".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak