Adierazpena egin dute, dimisioaren berri emateko:
-
"Antzuolako EAJren Uriburu Batzarreko batzarkideak diren Basili Ormazabal, Mikel Larrea eta Iñigo Ramirez de Okarizek GBBk herriko zerrenda osatzeko erabili dituen irizpideekin ez gatozela bat adierazi nahi dugu.
-
Hori dela-eta eta GBBrekin azken bileran adierazi genuen bezala, gure dimisioa adierazten dugu.
-
Ondorengo egunetan adieraziko zaie herritarrei erabaki honen argumentazioa."
Beraz, ondorengo egunetan adieraziko dute erabaki honen zergatia. Ramirez de Okarizek adierazi digunez, "hau guztia baino zabalagoa" da eta.