2.700.000 euroko mailegua eskatu zuen Antzuolako Udalak 2009an, garai hartan egin ziren inbertsioei aurre egiteko (Torresoroa, Lizarraga hiribideko lanak,...). Lan horien BEZa eskuratzeko Torresoroa, gaztetxokoa, gimnasioa... Antzuolako Udal Etxegintzaren izenean jarri ziren eta Foru Aldunditik 600.000 euro berreskuratu dira BEZaren itzulpenarekin. Bi urteko karentzia du mailegu horrek (orain arte interesak ordaintzen bakarrik egon dira), eta uztailean hasiko lirateke interesak eta amortizazioa ordaintzen.
Bada, horixe da erabaki gabe geratu zena: BEZarekin berreskuratutako diru horrekin mailegua amortizatu (2.100.000 eurotan geratuko litzateke) edo inbertsioetarako erabili diru kopuru hori. Erabakirik hartu ez zenez, aurrekontuen onarpena mahai gainean geratu zen hurrnego ezohiko osoko bilkura baten bozkatua izateko.
Inbertsioek, nabarmen behera
Landutako aurrekontuari berari dagokionez, Pedro Iturbe alkateak azaldu zuen herri eskolan igogailua jartzea dela inbertsio garrantzitsuenetakoa, eta baserriko ur sarearen lanei ere bultzada bat eman gura dietela. Dena den, aurreratu zuen egungo egoera ekonomikoaren ondorioz, ez dela inbertsio nabarmenik egingo.
Beste hainbat puntu erte onartu ziren atzoko osoko bilkuran: hala, Antzuolako armarrirako ideia lehiaketa egitea onartu zen, eta baita zaborraren harira Usurbilgo Itunari babesa emateko mozioa ere.