Orokorrean parrokia goitik behera berritu dute: teilatua eta fatxadak birgaitu, eliza azpiko etxearen erreteila egin, kanpandorreko erlojua aldatu, margotu, organoa konpondu, argindar eta berogailu sistema aldatu, erretaula bera konpondu…"Beste 40-50 urtean eraberritze lan gehiago egin behar ez izateko", Rafael Eizagirrek lehenago Antzuolako parrokoak esandako moduan.
Erretaula elizbarrutiko museoan
Erretaulari dagokionez, pulpitu inguruan jarri dute. Hain zuzen ere, orain dela 25 bat urte eraman zuten parrokiako erretaula Donostiako Elizbarrutiko museora eta 1993an zaharberritu zuen Ramon Gudiolek. Polikromiak finkatu zizkion, berniz zaharrak garbitu eta desinfektatu. Erretaulak baditu beste zati batzuk, lau ebanjelistenak: San Marcos, San Juan, San Lucas eta San Mateo. Hauek parrokian dagoen pulpituan ikus daitezke. Asmoa da eliza barruan jartzea erretaula, pulpitu inguruan, hau da, erretaula bere osotasunean ikusi nahian. XVI. mendearen bukaerakoa da, Errenazimendukoa.