"Ilusio handiarekin aurkezten naiz Antzuolan, lanerako eta ikasteko gogoz nator" esan du. Bestalde, atez ateko zabor bilketaren "aurka" agertu da. "Herritarrendako desastre hutsa eta hondamena da" eta, horregatik, atez atekoaren "kontra" egingo duela esan du. Izan ere, esan du, "atez atekoarekin, lehen birziklatzen zuen hainbat herritarrek orain zaborra ondoko herrira eroaten du".
Paco Morcillok urteetan egindako lana eskertu nahi izan du Urrestarazuk.
Antzuolarako etxebizitza sozialak, ondo urbanizatutako herria, aisialdi eskaintza erakargarria eta auzo egokiak nahi dituela esan du. Eta aipatu du, azkenaldian, ahaleginak egin arren, Antzuolaren "arazorik larrienetakoa, etxebizitzarena", ez dela konpondu.