Korrika txikia
Errekaldetik irtengo dira 12:00etan eta ibilbide hau egingo dute: Errekalde, Antigua, Ondarre, Sagasti, Altzarte, Beheko auzoa, San Josepe, Kalebarren, herriko plaza eta eskolako patioan bukatuko da. 2 urtetik hasi eta 6. mailara arteko neska-mutikoek egingo dute korrika. Gela bakoitzak kartel bat eramango du eta gelako ordezkariz ordezkari pasako dute lekukoa.
Hitzaldia
Bestalde, Korrika kulturalaren barruan, bihar, martitzena, hitzaldia egongo da. Zer egin? izenburupean euskararen erabileraren inguruan jardungo du Emun euskara zerbitzuetako Larraitz Madinabeitiak. Torresoroan izango da hitzaldia, 18:00etan.
Korrika, goizean
Eguenean, apirilak 14, goizeko 7:00ak aldera iritsiko da Korrika 17 Antzuolara. Ordu horretan Altzarte parean egingo zaio harrera Korrikari eta herrian gora joango da, Deskarga aldera.
Donostiara joateko autobusa
- Irteera: Bergarako bus estazioan 9:45ean.
- Itzulera: Donostiatik 19:30ean.
- Autobusaren prezioa: 8 euro.
- Izena emateko: liburutegian.
- Azken eguna: apirilak 12.