Barre algara artean banatu ziren Patxiko Txerrenen sariak

Arritxu Barruso 2011ko apirilaren 10a

Ipuin lehiaketa baten sari banaketarako, zer hobeto ipuin kontaketa bat baino? Patxiko Txerrenen sari banaketan, zalantza barik, ipuinak izan ziren protagonista handiak. Lehenengo Apika taldekoek kontatutakoak eta ondoren Antzuolako gaztetxoenak.

Eskolan diharduten 1. mailatik 6. mailara arteko neska-mutiko guztiek aurkeztu dituzte ipuinak Patxiko Txerren lehiaketara. Hamalaugarren edizioa izan da aurtengoa eta 116 lan aurkeztu dira guztira. Sei izan ziren taula gainera saria jasotzera igo ziren neska-mutikoak: Mairi Olabarria, Ander Muñoz, Alaitz Mata, Maren Montori, Irati Lizarralde eta Irati Ormazabal.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak