Zestoaren kontra jokatuko du futbol talde nagusiak zapatuan, mailaz igotzeko aukerari eutsi nahian

Usoa Agirre 2011ko apirilaren 9a

Joan den zapatuko garaipenari esker (3 eta 0 irabazi zuen Antzuolak Lazkaoren kontra), laugarren postuan dago Antzuolako taldea eta zazpi puntura dauka bigarrena, mailaz igotzeko aukera emango liokeen postua. Zestoaren kontra jokatuko dute gaur, zapatua, 15:30ean, Zestoako Iraeta futbol zelaian.

Infantilak

Infantil mailan futbol zortzian jokatzen duten neskek Ordiziako nesken kontra jokatuko dute partidua domekan, 11:30ean, Ordiziako Altamiran. Mutilek, berriz, Hernaniren kontra jokatuko dute gaur, zapatua, 9:00etan, Hernaniko Zubipen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak