Behin lehiaketa publikoa amaituta eta dagozkien tramite administratibo guztiak eginda, urteko laugarren hiruhilekoan hasiko dituzte lanak. Hala, 2012ko udarako lanak amaituta egotea espero dute.
Antiguako bidea berritu
GI-632 errepidearen eta Sagasti kalearen bidegurutzean eraikiko dute biribilgunea. Puntu hori hori baino 200 metro aurrerago dagoen Antiguako auzorantz doan bidea ere berrituko dute. Hartara, Deskarga aldera doazen ibilgailuek ez dute ezkerretara egin behar izango, gaur egun gertatzen den bezala. Bestalde, biribilgunearen proiektuak aurreikusten du erdiko lerro bat jartzea Sagastitik Bergara aldera doazen ibilgailuentzat.
Foru Aldundiak 567.000 euro inbertituko ditu lan horietan, biribilgunea egin eta bideko segurtasuna hobetzeko.