Ezohiko eta ohiko batzarra
Batzarraren lehen deialdia 18:15ean izango da; bigarrena 18:45ean. Gai hauek landuko dituzte:
Ezohiko batzarra
- Estatutu berriak eta barne araudia aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
Urteko ohiko batzarra
- 2010eko batzarreko akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea.
- 2010eko irteeren eta bestelako gora-beheren berri ematea.
- 2010eko diru-sarrera eta gastuen berri ematea.
- 2011rako ideia eta proposamenak jasotzea.
- Zuzendaritza Batzorderako kideak izendatzea (3 berri sartu behar dira, borondatezkorik ez badago, bertan egingo dugu zozketa federatuen artean).
- Galdera-erantzunak
Ikus-entzunezkoa: 'Alpeak eta Andeak'
Batzarraren ondoren izango da ikus-entzunezkoa, 20:00etan.
Eider Elizegi. Donostian jaioa 1976an, biologian lizentziatua izan arren, lana utzi eta mendiaren inguruan bizitzea erabaki duena.
Mont Blanc azpiko Gouter aterpean pasa zuen 2008ko udara eta hango esperientziak kontatzen ditu liburuan. Horretaz aparte, Andeetan egindako 6 hilabeteetako bizipen interesgarrienak ere kontatuko dizkigu.