Korrika kulturalarekin hasteko, herriko bi talderen kontzertua izango da datorren egubakoitzean gaztetxean. Klakson eta Los Viernes al Ron taldeek kontzertua eskainiko dute, 22:00etan.
Zapatuan, berriz, kantu-afaria egingo da Olalde elkartean, 21:00etan hasita.
Domekan, umeendako film emanaldia egingo da Torresoroan, 18:00etan: Nanny McPhee eta Big Bang-a izeneko filma emango dute.
Apirilaren 12an, martitzena, 18:00etan Torresoroan, Emuneko Larraitz Madinabeitiak Zer egin izenburuko hitzaldia emango du.
Eguaztenean, apirilaren 13an, umeek Korrika txikia egingo dute 12:00etan, Errekaldetik hasita.