Hiru kide berri Erretiratuen Elkarteko batzordean

Usoa Agirre 2011ko apirilaren 5a

Joan den zapatuan egin zuten urteko batzar orokorra herriko Erretiratuen Elkartean. Batzordeak proposatutako puntu guztiak onartu zituzten.

Hemen onartutako puntu garrantzitsuenen azalpena:

  • Batzordekideen iraupena 4 urtetik 3ra aldatu da.
  • Batzordean 8 kide beharrean 9 izango dira aurrerantzean.
  • Urtero 3 batzordekide irtengo dira eta 3 berri sartuko dira. Angelita Ena eta Mari Aguadok laga dute batzordea eta hauek dira batzordekide berriak: Pilar Agirrezabal, Carmen Egaña eta Francisco Moreno.
  • 2009ko akta eta 2010eko memoria eta diru-kontuak onartu zituzten. 12.000 eurokoa izan zen 2010eko aurrekontua. Bideberriko diru-laguntzekin eta bazkideen kuotekin finantzatu zen iaz aurrekontua.
  • Aurtengo ekintzen programaren aurrekontua azaldu eta onartu zen, bere finantzazio iturriekin.

Antzerkia

Apirilaren 13an, eguaztena, antzerki emanaldia egongo da Torresoroan, 17:00etan, Erretiratuen Elkarteak antolatuta. Herritar guztiei zabalduta egongo da emanaldia. Oñatiko erretiratuek Problemas de pareja, soluciones aquí izeneko antzezlana taularatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak