Urteko batzar orokorra egingo dute erretiratuen elkartean

Usoa Agirre 2011ko martxoaren 30a

Datorren zapatuan, apirilak 2, urteko batzar orokorra egingo dute erretiratuek, 16:30ean. 2010eko memoria, 2011rako ekintzak, estatutuen aldaketak eta batzordeko kide batzuen aldaketa eztabaidatuko dituzte.

Bestalde, apirilaren 5ean, martitzena, poltsikoko telefonoa erabiltzen ikasteko hitzaldia izango da, 17:00etan elkartean bertan.

Apirilaren 13an, berriz, Oñatiko erretiratuen elkartekoen eskutik antzerkia izango da, 17:00etan Torresoroan. Izenburu hau du antzezlanak: Problemas de pareja, soluciones aquí.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak