Izena emateko azken eguna apirilaren 11 da, astelehena. Eskolan ume bakoitzari izena emateko orri bat banatuko zaio; orri hori beteta eta ordainketaren ziurtagiria eraman beharko dira udaletxera izena eman ahal izateko. www.antzuola.com webgunearen bidez ere eman daiteke izena.
Irizpide hauek zehaztu dituzte udalekuetan parte hartzeko: udalekuak 10 egun gogoz eta gustura pasatzeko dira; dauden baliabideak erabiltzeko aukera izango dute umeek eta materiala zaindu eta jaso egin beharko da; proposamenak eta iritziak emateko edo entzuteko aukera izango dute; ekintzak eta giro ona bermatzeko, errespetuzko harremanak ziurtatuko dituzte; irizpideak betetzeko, arduradunek unean-uneko neurriak hartu ahal izango dituzte.
Begiraleen izenematea
Umeenarekin batera, begiraleek izena emateko epea ere zabaldu da. 14 begirale beharko dira eta izena emateko azken eguna apirilaren 11 izango da. Uztailaren 1etik 14ra, 9:00etatik 13:30era bitartean egingo dute lan. www.antzuola.com-en eman ahal izango dute izena, bertako inprimakia beteta.