Uzarragako maldetan, Mikel Garaialde onena

Xabier Urtzelai 2011ko mar. 27a, 11:22

Gazte mailako Uzarragako Igoeran Caja Ruraleko Mikel Garaialde gailendu zen, zapatu arratsaldean. Ihes eginda zegoen taldetxoa Antzuolan bertan harrapatu zuen tropelak, Lokatzakoek egindako lan izugarriari esker, eta horretaz bikain baliatu zen Beasaingo txirrindularia, malda gora indartsuena zela erakusteko. Aipagarria, Iker Eskibelek (Dorletako Ama) aldapa gora egindako lana ere, eskoriatzarra podiumera igo zen-eta.

Zapatuko lasterketan Uzarragako maldek ziklista bakoitza bere lekuan utzi zuten. Eta, Garaialdek erakutsi zuen lehenengo postua berea zela, gorputz arina baina hanka indartsuak izanda atzean utzi zituen-eta denak. Lehenago, lasterketa hasi eta gutxira 12-13 laguneko taldeak ihes egin zuen, eta 50 kilometro egin zituzten ihes eginda, minutu pasako aldearekin. Ihesaldi horretan inor sartu ez, eta Lokatza-Sumofic taldeko bergararrek sekulako talde lana egin behar izan zuten aurreko taldearekin bat egiteko. Lortu zuten bat egitea, Antzuolan bertan, eta kilometro eta erdi geratzen ziren helmugarako. Behin horra iritsita, Lokatzako Jokin Etxabek gora azkar egiteko ardura zuen –orain dela 15 egun Espainiako Txapelketan hankak fresko zituela erakutsi zuen– eta hala hasi zen lanean, baina hura baino indartsuagoak egon ziren. Irabazlea bera, Mikel Garaialde, eta baita hirugarren sartu zen Iker Eskibel eskoriatzarra ere: "Egia esan, aurrean ibili nahi nuen, baina ez nuen uste podiumera igoko nintzenik. Bergarako mutilek egin duten lan onaz aprobetxatu gara, gero Uzarragan dena emateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak